Artistaren Estatutua lan, zerga eta Gizarte Segurantzako araudietan sakabanatuta dagoen neurri multzoa da, sortzaileen, artisten eta interpreteen eta gainerako kultur langileen egoera profesionala duintzea helburu duena.
Horregatik ezin dugu izan “Artistaren Estatutua” izeneko arau-liburu edo eskuliburu bakarra.
Dokumentu bakarrean biltzen diren beste arau batzuk ez bezala, Astistaren Estatutua lan, zerga, gizarte segurantzako araudietan eta lege ezberdinetan sakabanatuta dauden neurri multzo bat dira.
Ziurrenik ESTATUTUA hitzaren itzulpen eskas batetik: 1980. urteko irailean, UNESCOk bere kideei artisten babesa eta laguntza bermatuko zuen lege-esparru bat sortzea eskatu zien, haien egoera edo “status” berezia kontutan izango zuen esparru bat hain zuzen ere.
Zentzu berean, 2007. urteko ekainean, Europako Parlamentuak estatu-kideei ondorengoa eskatzea ebatzi zuen: sorkuntza artistikoa sustatuko zuen marko juridiko eta instituzional baten garapen edo ezarpena, artistaren egoera edo “status”a kontutan izango zuen arau multzo bat onartu edo ezarriz. Araudiak, kontratu-ikuspegia, Gizarte Segurantza, osasun asegurua, gaixotasun espezifikoen aintzakotasuna, hainbat sektoreetako lan-bizitzaren iraupen laburra, erretiroa, zuzeneko zein zeharkako tributazioa eta Europako araudiekin bategitea barneratuko zituen, beti ere lanbide artistiko ezberdinen izaera atipikoa kontutan izanda.
Estatutu hitzak izaera juridiko propioa duen dokumentu bakar bat dela pentsatzea eragin du, artistaren lanarekin zerikusia duten legedi eta xedapen guztiak biltzen dituen dokumentu bakarra. Baina ez da hala, araudi eta lege ezberdinetan sakabanatuta dauden neurri multzo bat baitira.
Neurri hauek hemen kontsultatu daitezke:
GURE LANA KONSTANTEA DA. HARPIDETU INFORMAZIOA JASOTZEKO
Honen laguntzari esker finantzatu da ataria:
©2023 Eskubide guztiak erreserbatuta. Artistaren Estatutua.