Egungo egoera

AISGEk 2023an Espainiako aktore eta dantzarien egoera soziolaboralaren inguruan atera zuen txosten berrian ikus daitekeen bezala, (https://www.aisge.es/estudio-sociolaboral-2023-de-la-fundacion-aisge-contenidos-integrosartisten enpleagarritasuna hazi den arren, haien lan baldintzen okertzearen kontura izan da. Horrela, Espainiako aktoreen %23k baino ez ditu gainditzen urteko 12.000 euroko diru-sarrera gordinak (lanbide arteko gutxieneko soldataren azpitik dagoen kopurua), eta nolabaiteko egonkortasun ekonomiko baten barne sartzen dituzten diru-sarrerak lortzen dituztenak, 18.000 eurotik gorakoak sarrerak dituztenak, ez dira %16ra ere iristen (%9ak 18.000 eta 30.000 arteko diru sarrerak lituzke, eta %7 baino ez litzateke 30.000 horietatik gora egongo). Aitzitik, maila profesionalean karrera artistikoa hasten dutenak ez dira urteko 3.000 euroko diru sarreretara ere iristen, eta talde handiena osatzen dute hauexek: guztizkoaren %48a.

Honek Artistaren Estatutua Eraikitzeko Azpibatzordearen Txostenean aurreikusitako Proposamen/Gomendio horietan tematzen jarraitzera behartzen gaitu (Diputatuen Kongresuko Gorte Nagusien Aldizkari Ofiziala, D saila, 373. zk., 2018ko ekainaren 20koa, Orr. 4), lortu ez diren proposamen/gomendioak eta gure interesen eta eskubideen defentsarako ezinbestekotzat jotzen ditugunak. Honek, lantaldeak sortzearen alde lanean jarraituko dugula, edota egun dauden mahai eta lantaldeetan gai hauek txertatzeko borrokatuko dugula esan nahi du.

Search
Search
Skip to content